XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ume-kantak Itzaldi, Ernani`ko URUME Ikastolak antolatuak.

1976`gn. Epaillak 24 Erriko Etxean.

AUR-KANTAK Jaun-andreok: Aur-kanta eta aur-kantaren garrantzia.

Orra or nere itzaldi onen gaia Ez neronek aukeratua; bestek eskatua baizik.

Bañan nik pozik aztertuko dedana.

Bai bait dago gai ontaz zer-esanik asko, eta, bear bada, baita zer-zuzendurik ere.

Gauza aundirik ez baño....

Izan ere, norbaitek uste lezake, aur-kanta, xinplekeri bat dala, nolanai egin litekean bertso-xorta, ezer sustantzizko gauzarik esaten ez duana, eta, orregatik, ez aztertzerik, ezta jaramonik egiterik ere merezi ez duan ximplekeri bat....

Ola mintzatzea, bai, izan litekeala xinplekeria.

Aur-kanta, gizonaren historian, ori baño zain eta zuztar luzeagoak dituan gauza da.

Luzaroko urtetan, Erriaren barrunbean, ezarian, ezarian, konturatzeke egosi eta mamitu dan sorkaria.

Gogo-sorkaria.

Espiritu-sorkaria.

Bere legeak dituan giza-lana; lege oiek begi ernez aztertu bearrekoak dirala ezik; begi ernez eta maite-begiz....

Gero ikusiko ditugu, pixkatxo bat bederenik, lege oiek.

Bitartean, orra señalatu, gai ontan izan diteken iritzi okerra: umeen kantak umekeriak dirala, ezer balio ez duten gauzak dirala: iritzi okerra.

Eta oraingotz kantaren beraren muña aztertzea gerorako utzi-ta, ikus dezagun astirotxoago ume-kanta, bere giroan, bere inguruan, bere historian.